XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ni ez naiz gogoratzen nondik! -erantzun zion Ezekielek.

Parapentea izugarria zen, ia sabairainokoa. Kamarak parapentea bakarrik enfokatzen zuen une hartan.

Atzeko guzia estalian zegoen, eta hara sartu ziren Mertxe Pandeletxe eta Mari Bexamel.

Keniako Tximeletak parapentearen kolore edota kalitateari buruz hitzegiten zuen bitartean, saltzaileak zabaldua eduki zezan, neskatxek patata poltsa SURF egiteko jantzi baten barrura hustu zuten.

Zapatilen zenbakiak begiratu zituzten. Arraioa halakoa!

Begiz jotako haietatik bi pare besterik ez zeuden Keniako Tximeletaren neurrikoak. Pare bat patata poltsan gorde eta bizi-bizi aldegin zuten handik.

- Ez dakit baina jarraitzen zuen kezkati saltzaileak- nik zu ezagutzen zaitut!

- Nik zu ez, baina gustatuko litzaidake hurrengo batean gehiago hitzegitea. Orain joan beharra daukat!

- Ez duzu parapenterik hartuko?